2004ko
udaberrian inauguratu zelarik eta Mª Candela Fdez. de Valderrama eta Ignacio Muguruza jaun-andreek
zuzentzen dutelarik, 3 solairuko hotel zabal eta argitsua da, inguruarekin bat datorren
arkitektura duena. Behe-solairuan harrera, kafetegia, batzarretarako aretoak eta hitzaldietarako
aretoak ditu, eta gainekoetan logelak, mendiaren ikuspegi bikainak dituztenak. Lorategi handi bat
eta aparkaleku pribatua ere baditu.