ZURE IRUNGO HOTELA
ATALAIA hotela 2004ko udaberrian inauguratu zen eta, 2010ean, lau gela berri ireki zituen. Gainera, handitzeko asmoak dituzte, epe laburrera. Familia giroko hotela da eta Mª Candela Fdez. de Valderramak eta Ignacio Muguruzak zuzentzen dute. Hiru solairu ditu, zabala eta argitasun handikoa da, eskualdean ohiko den arkitekturan eraikia. Hotelaren beheko solairuan, harrera (24 h.) dagoen tokian, kafetegia eta hainbat erabileratarako bilera gela daude. Gainera, doako aparkaleku propioa ez ezik, lorategi zabala eta frontoi pribatua ere baditu. |