GURE LOGELAK
Hotelak 13 logela ditu, bikoitzak eta banakoak, baita egongela duten beste 3 logela ere, familientzat ezin hobeak. Beheko solairuan, 2010eko martxoan inauguratutako lau logela berriak daude. Guztiek bainugela handiak dituzte, eta gaur egungo estilo modernoan dekoratuta daude.
Goiko solairuetako logelak –behekoak bezain eroso eta abegitsuak, zalantzarik gabe– estilo klasikoagoan dekoratuta daude, zurezko altzariz hornituak. Gainera, logela horietako bakoitzak, María Candela jabearen jatorrizko lurraldearen omenez –Errioxa Garaia–, inguru hartako herri baten izena darama. |